Gradua amaitutakoan, masterra edo doktoretza? Antzak eta aldeak

Nondik demontre iristen da lehenago lanpostu batera? “Masterra edo doktoretza”, da maiz entzuten duguna. Bidezidorra ondo aukeratzea funtsezkoa izan daiteke ia hogei urte iraun duten ikasketak arrakastaz amaitzeko.

Gradua amaitutakoan, argi izan behar dugu gure etorkizun profesionala norantz bideratu nahi dugun. Masterra, oro har, egokiagoa da enpresan lan egiteko.

Doktoregoa, aldiz, egokia da irakasle-karrera amaitu nahi eta gaian bokazioa adierazten dutenentzat.

Giltza bakoitzak ate ezberdinak irekitzen ditu. Eta bere diseinu propioa du: masterra garestia da, bere edukien zati handi bat praktikoa da eta urtebete edo bi urte irauten du. Doktoretza merkeagoa izaten da, nahiz eta denetarik egon, karga teoriko handia du, eta hiruzpalau urteko iraupena, batez beste.

Datuen arabera, masterra egiten duen ikasle bakoitzeko, gutxi gorabehera hiru ikasle daude doktoretza egiten.

Hauek dira aukeratzeko orduan interesgarriak izan daitezkeen alderdi batzuk:

Prezioak. Garai batean, masterrak doktoretzak baino askoz garestiagoak ziren. Orain, berriz, nahiko berdinduta daude berezitasunaren eta unibertsitatearen arabera. Dena dela, enpresa ospetsuekin batera antolatzen diren masterrak oso garestiak izan daitezke.

Iraupena. Nahiko gorabeheratsua da, ikasleak egiten duen ahaleginaren arabera. Dena dela, ohikoena da doktoretza batek hiruzpalau urte eta master batek bat eta bi urte artean irautea. Doktoretza egiten ari den jende askok lanbide batean jardutearekin uztartzea du normalena; azken urte hauetan, halaber, oso ohikoa izan da gazteak, karrera amaitzean eta zegoen langabezia-tasa ikusita, doktoretzan babestea, nahiz eta gero hori ez amaitu.

Gogortasuna. Berezitasunak alde batera, ziurtatu daiteke gogorragoa dela doktoretza ikastaro bat egitea, master bat egitea baino. Doktoregaien kasuan, % 10ek bakarrik lortzen du tesia irakurri eta titulua lortzea.

Estatistiken arabera, gogorrena Ingeniaritza eta Teknologia arloa da, eta, ondoren, Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak.

Doktorego bati aurre egiteko orduan, epaimahai aztertzailearen errukia kontuan hartu beharrekoa da. Masterren eremuan, gogortasuna irakasleen eta erakundearen prestigioaren araberakoa da. Ohikoa da ikastetxerik bizkorrenak dirua ateratzen saiatzea, oso heziketa gutxirekin.

Irteerak. Egia esan, jantzi bakoitza gorputz ezberdin batentzat egina dago. Doktoretza irakaskuntzan jardutera bideratuta dago. Masterra enpresara bideratzen da gehiago.

Hori dela eta, zenbaitek ziurtatzen du langileen aukeraketetan aurpegi txarrez ikusten dela izangaia doktorea izatea. Egungo merkatuak eskatzen dituen eskakizun praktikoetarako “teorikoegia” den irakaskuntzari erantzuten dion titulutzat jotzen da.

Nolanahi ere, hizkuntza baten ezagutzarekin, aurretiazko esperientziarekin eta informatika-ezagutzarekin batera, master edo doktoretza bat arrakastaz amaitu izana da lanean hasteko giltzarik onenetako bat.

Goraldia. Urte batzuetatik hona graduondoko ikasketen gorakada nabarmena izan da. Batez ere masterren kasuan. Lan merkatuan arrakasta lortzeko ez da nahikoa gradua amaitzea, eta badirudi azken urteotan joera graduondoko titulazioa eskatzera bideratuta dagoela hautagaiak kontratatzerakoan.

Gehien eskaintzen diren ‘masterrak’.

Master gehien eskaintzen dituzten 11 arloak honako hauek dira: MBA (Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza), osasun-zientziak, enpresen kudeaketa, ekonomia eta finantzak, zuzenbidea eta aholkularitza juridikoa, fiskala eta auditoria, humanitateak, gizarte-zientziak, giza baliabideak, komunikazioa, zientzia esperimentalak eta marketina.

Gehien eskatzen direnak. Horrelako ikasketak egiteko eskatzen duten lan eskaintza kopurua kontuan hartuta ezarri dute zerrenda. Lan-merkaturako gehien eskatzen diren arloak, garrantziaren arabera, honako hauek dira: MBA (Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza), enpresen kudeaketa, ekonomia eta finantzak, zuzenbidea eta aholkularitza juridikoa, fiskala eta auditoria, giza baliabideak, osasun-zientziak, marketina, zientzia esperimentalak, komunikazioa, humanitateak eta gizarte-zientziak.

Masterra ondo hautatzeko aholkuak

Programak: master programa on batek gutxienez 500 eskola-ordu izan behar ditu. Komeni da edukia praktiko samarra izatea, hori baita kalitatearen ezaugarri bereizlea.

Eskakizunak: dena ez da dirua. Hiru dira fidagarria izateko bete behar dituen funtsezko eskakizunak. Lehenik eta behin, eta kasu guztietan, ikasleek unibertsitate-titulua izan behar dute.

Irakasleak: garrantzitsua da ospe handiko irakasle-talde bat egotea, eta kidego horri atzerriko zentroetatik datozen irakasle bisitariek eta lanaldi partzialerako kontratatutako beste batzuek laguntzea. Aditu guztiak bat datoz gomendio honetan: ikasketa-programaren helburuak eta bitartekoak zehatz-mehatz aztertzea, eskaintza bat edo bestea aukeratu aurretik.

Zentroa: funtsezkoa da instalazioak egokiak izatea. Gainera, komenigarria da aukeratutako zentro horren prestigioari buruzko informazioa ematea, ez orokorrean, baizik eta, zehazki, zure masterrak jorratzen duen gaian. Erakunde txikiek ospe handiko masterra izan dezakete. Eta enpresek badakite.