Valdepeñas, jatorri-deitura duten ardoak

Valdepeñas Ciudad Realeko udalerria da, eta Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoan dago. Probintziaren hego-ekialdean kokatuta dago, eta Ciudad Realeko udalerririk garrantzitsuenetako bat da. Batez ere, Jatorri Deitura duten ardoak ekoizteagatik da ezaguna. Mantxako herri hau bereziki ezaguna da bere mahasti eta ardo bikainei esker. Bertako ardoak 1968an sortutako Valdepeñas Jatorri Deiturakoak dira; bertan, kalitate handiko ardoak ekoizten dira, eta estatu mailan zein estatuko mugetatik kanpo banatzen dira.

Valdepeñasek ibilbide historiko eta kultural zabal eta interesgarria eskaintzen du. Eraikin erlijiosoei dagokienez, honako hauek nabarmendu daitezke: Jasokundeko Andre Mariaren eliza (XII. mendea); Trinitarioen eliza, (XVII. mendeko estilo barro-klasizista); eta Miserikordiako Kristo Santuaren eliza, estilo barrokokoa, hau ere XVII. mendekoa, Tokiko Intereseko Monumentu izendatua. Era berean, garrantzitsuak dira XVI-XVII. mendeetako Veracruzeko baseliza eta San Jose baseliza, errenazentista-barroko estilokoa eta XVII. mendekoa. Udal Museoaz gain, azpimarratzekoa da, halaber, herri honek munduko errota-museorik handiena duela. Udalerri honek hainbat jai ospatzen ditu urtean zehar, baita Ardoaren Jai ospetsuak ere, irailaren hasieran; horiek interes turistiko nazionalekotzat jotzen dira. Jai garrantzitsu hauen ospakizuna, gainera, 1940tik aurrera ospatzen diren Arte Plastikoen Erakusketa Nazionalarekin bat dator. Horri esker lortu zuen hiriak Arteen Urrezko Domina 2001ean. Aipatzekoa da, baita ere, Abuztuko Azoka; uztailaren amaieran eta abuztuaren hasieran ospatzen da, eta Espainia Plazan urtero egiten den Erdi Aroko azoka bat da.

Sukaldaritza tradizionalari dagokionez, Valdepeñasen platertxoak dastatzea komeni da, hala nola arkume-galdaratxoa, dueluak eta urradurak, Mantxako Gatxa eta mihiak, Pistoa, Tiznao eta Sopas vueltas direlakoak. Postreen artean, Manoleteak, Mantxako loreak, Torrijak,…