Egilea: Unai Ugartemendia
Argitaletxea: Desnivel
Chamonixko sarreran dago jada. Ia hamar minutu dira Jornetek helmuga zeharkatu duenetik, eta amezketarra herrian sartu da. Berriro ere Saint-Michel Catholic Church elizaren aurrera iristen ari da jendetzaren artean. Helmugan zain du Kilian Jornet. Hau ere irribarretsu dago Iker helmugan ikusita. Erlojua, 20 ordu, 45 minutu, eta 30 segundotan gelditu du azkenik. Historian, debutari batek egin duen denborarik onena egin du. Aurretik jada lasterketa asko irabazita zituen arren, UTMBn bigarren izateak bere ibilbideko emaitzarik garrantzitsuenetako bat eskuratzera eraman du amezketarra.