ZORIONEKO FAMILIA

Egilea: Iñaki Irasizabal

Argitaletxea: Elkar

Familia: maitasunaren habia, gizartearen zutabea, elkar-laguntzarako tresna, umeen hazitokia eta zaharren babesa. Familia: itxurakerien tenplua, gezurren zuloa, gorrotoen gordailua, zurruntasunaren eskola… Familiaz esan daitekeen on eta txar guztia da egia aldi berean, bera delako harremanetako lehenengo erakundea. Gozotik gutxi eta gazitik ugari dute hemengo istorioek. Protagonistak, berriz, ez dira ondo egokitzen beraien ingurura; gauzak ondo egiten saiatu arren, hanka sartzen dute. Liburu honek –sakona gaiei dagokienez, sinesgarria pertsonaiei dagokienez– egunerokoa deskribatzen du.