Egilea: KIKE AMONARRIZ
Argitaletxea: ELKAR
Euskararen panorama guztiz aldatu da urte gutxitan, munduan zehar hizkuntzen egoera aldatzen ari delako, teknologia berriek inork uste ez zituen errealitateak ekarri dituelako, eta belaunaldi berriek bestelako pentsaera eta izaera dakartelako. Horren aurrean, euskararen biziberritzea bilatzen dugunok pentsatu beharra daukagu nondik jo. Aurrera begira, berriz, ikuspegi kontraesankorra suma dezakegu; faktore batzuei begira, inoiz baino egoera hobean dago euskara, baina, beste alderdi batzuei erreparatuz gero, galtzeko arriskua ere inoiz baino larriagoa izan liteke.