Berpizkunde kultural batek ezagutza aro berri bat eskaini dio munduari, baina, zekenkeria eta inbidia tarteko, erregina onberaren aurka konspiratzen jarraitzen dute. Landu eta iraunarazi buru-azkartasuna zure erregealdia bota nahi dutenen aurrean, ezkerrerantz edo eskuinerantz mugituz, eta, horrela, hartu bidezko erabakiak (edo bidegabeak) gorteko mota guztietako gaietan. Zaindu erresumako alderdi boteretsuenen arteko oreka, erabili zure inbentarioko objektu mistikoak, eta nabigatu zure dinastiako politika eta harreman pertsonal gero eta konplexuagoen artean.