Orbia, Android plataforma

Orbia erronka eta erreflexu joko bat da, eta, bakarka edo lagunekin, ahalik eta maila gehien gainditzean datza. Grafiko minimalista, koloretsu eta kalitate handikoekin sortutako jokoa da; giro bizi eta ezberdinean, mundu askotara eramango zaituzte, eta bakoitzak bere heroi propioa du. Jokoaren helburua da pantailan agertzen diren oztopoak mugimendu azkar eta zehatzekin saihestea, helmugara iristeko ukituak ondo koordinatuz. Jokoaren hasierako mekanika erraza da, baina pantailak gainditu ahala, zure trebetasunak hobetu beharko dituzu, konplexutasuna areagotu egiten baita.