Flip Range, Android plataforma

Parkour eta akrobazia elementuak dituen joko bat da, non hainbat eraikinetan, barra horizontalean edo hegazkin batean trikimailuen 70 konbinazio baino gehiago egin behar dituzun. Trikimailu berriak ikastea, jauziaren indarra eta airean errotazio-abia-dura hobetzea; horiek izango dira zure hel-buruak. Maila guztietan ahal adina puntu lortu, eta munduko sailkapeneko lehen postua eskuratu. Flip Rangen, jokalariak jokoaren posizioa eta abiadura alda ditzake. Gainera, aukera ematen du heroiaren larrua -zalaren, ilearen edo arroparen kolorea egokitu ahal izateko, jokalariaren antza izan dezan.