Tomb of the mask, Android plataforma

Jokalariak esploratzaile ausart bihurtu behar du, eta tranpa hilkorrez betetako hilobi labirintiko batean sartu, maskara baten bila; izan ere, behin hori jantziz gero, botereak emango dizkizu. Irabazteko, hauek izango dira gure arma bakarrak: logika eta maltzurkeria aplikatzea. Gure protagonista txikia mugitzeko, hatza mugitu nahi dugun norabidean irristatu besterik ez dugu egin behar, oztopo batekin topo egin arte; une horretan, gelditu egingo da, eta hatza beste norabide batean irristatu ahal izango dugu, mugitzen jarraitzeko. Tomb Of The Mask joko bikaina da.