Legends of Runeterra, Android eta IOS plataformak

Legends of Runeterra txandaka jokatzen den karta-jokoa da, eta helburu nagusia gure etsaiak akabatzea da. Bereizgarrietako bat da jokoaren mekanikak alde batera uzten duela ausazkotasuna –batzuetan sorginkerietan edo trebetasunetan inplizituki dator–, eta eraso-mekaniketan zentratzen dela, ikuspuntu teknikoago batetik. Ohikoa denez, txanda-sistema bat dugu. Erasorako txanda bat dago, eta defentsarako beste bat; beraz, erasorako kartak mahaian jartzen dituztenean, gure helburua erasoa geldiaraztea izango da. Karta bakoitzak bere lekua hartuko du, eta parean duenari erasoko dio.