Trick Me: logika-igarkizunak, Android plataforma

Zeure buruari eta besteei buru-zorroztasuna erakusteko jokoa da, eta, aldi berean, zure adimen-koefizientea zein den jakingo duzu. Aurkitu zure buruari erronka botatzeko eta hori probatzeko aukera emango dizuten hainbat motatako asmakizun eta hitz-jokoak. Joko original hau zure garuna entrenatzeko diseinatuta dago, bai eta hainbat asmakizun eta logika-erronkari aurre egiteko ere. 200 maila baino gehiago ditu, sinple eta oinarrizkoenetatik hasita zailenetaraino. Trick Me jokoak lagundu egingo dizu memoria entrenatzen eta modu estrategikoan pentsatzen.