Treasure Rangers, Play Station 4

Eric, landareekin eta naturarekin lotutako botereak dituen gaztea; Roxy, bihotz errebeldeko inkonformista; Lucy, taldeko buru den kirolari azkarra eta Randy, musika eta bideojokoak maite dituen autismodun mutila, Treasure Rangers bideojokoaren protagonistak dira. Lagun talde horrek, bakoitzak bere trebetasun, puzzle eta misterioekin, autismoa “ikusarazteko” tresna “oso indartsu” bihurtzen du. Autismoa duten pertsonen errealitatea normalizatzeko joko inklusiboa. Gainera, bere auzoan ezkutatzen diren misterioen bila dabilen lagun talde atsegin bat ezagutuko du jokalariak.