Garena Free Fire, Android plataforma

Eta ale honetan aurkezten dizuegu battle royale mailako azken jokoa. Hau ere doakoa da, eta Fortnite eta PUBGren ordezko aukerak bilatzen dituzten jokalari askoren gozamenak egin ditu. Merkatu kuota handia lortu du Androiden, bereziki, funtzionatzeko azken smartphonea behar ez duelako: gama ertaineko telefonoa duen edozein jokalarik goza dezake eskaintzen duen akzioaz. Kalitate bikaineko pantailak eta bizkortasuna eta arintasuna ere ematen dizkigu. Sakelakoan errendimendu ona atera ahal izango diogu.