Twitter gisako sare sozialen antza daukan arren, hau euskara hutsean garatu da, eta mundu osoko euskaldunak elkarrekin harremanetan ipintzeko xedearekin jaio da.
Mastodon sare sozialaren euskarazko instantzia da.
Aski ezaguna da software librea erabiltzen duela Mastodonek; horregatik, komunitate bakoitzaren esku daude datuen kudeaketa, pribatutasuna, erabilera-arauak eta hizkuntza. Badu beste abantailarik ere; izan ere, ez dire- nez erabiltzaileen datuak
lagatzen, ez dago publizitaterik. Elkarren artean konektatutako milaka talde daude Mastodonen. Batzuk erabilera orokorrekoak diren bitartean, beste hainbat hizkuntza komu- nitate baten inguruan sortuak dira. Erakunde hauek abiarazi dute egitasmoa: PuntuEUS Fundazioa, Azkue Fundazioa, Dinahosting, Talaios Koop., Laborategia 2.0 eta Iametza.