Praktikak enpresetan, lanetik hurbil

kasketak amaitu ondoren, edo ikasketak egiten ari diren bitartean, Lanbide Heziketako nahiz unibertsitateetako euskal ikasleek praktikak egiteko aukera dute (batzuk ordainduak; beste batzuk, ez), lan-merkatuan sartu aurretik. Ikasleak egindako ikasketetara egokitzen diren enpresetan lan-praktikak egiteko aukera da modurik onena ikasleak bere prestakun­tza-urteetan ikasi duen guztia praktikan jartzeko.
Gazteen laneratzea bul­tzatzeko eta errazteko plataforma bikaina da egindako ikasketekin lotutako edozein enpresatan praktikak egitea; izan ere, enpresa baten bizitza errealean modu aktiboan eta zuzenean esperientzia hartzeko eta parte hartzeko biderik onena da, ikaslea enpresa-makineriaren beste pieza bat balitz bezala.
Unibertsitateak eta prestakuntza-zentroek ezagutza teorikoak lantzen dituzte, baina enpresek ezagutza praktikoak eskuratzea eta lanbide-profil bakoitzaren eguneroko zeregina ezagu­tzea ahalbidetzen dute. Oinarri teorikoa ezinbestekoa da, baina enpresetako praktikek pertsona kualifikatu eta profesional bihurtzeko behar diren trebetasunak eskuratzea ahalbidetzen dute.

Praktikak egitearen abantailak

Asko dira enpresa batean praktikak egiteak dakar­tzan abantailak, baina horien guztien artean honako hauek nabarmendu behar dira: praktikak ikaskuntza ordainezina dira, enpresan zure lana garatzeko orduan konfiantza eta erraztasuna emango dizkizute, beraz, zure segurtasuna eta autoestimua indartu egingo dira, eta lan-merkatura hobeto egokituta egongo zara. Zure kontaktu-sarea zabalduko duzu enpresa-munduarekin eta zure ikasketekin zerikusia duten eta aurrerago lagungarri izango zaizkizun lan-merkatuko jendea ezagutzean. Zure balioa eta konpromisoa erakusten baduzu, zure lankide edo arduradunek gomendio-gutun bikaina idatz dezakete. Praktikek profesional izaten lagunduko dizute. Praktika batzuk ordaindu egiten dira, eta, beraz, langile kualifikatu eta profesional gisa duzun lehen soldata jasoko duzu. Normalean kopuru txikia izan ohi bada ere, estimulu eta motibazio gisa balioko dizu.

Enpresan geratu

Praktikak egiteak dakarren abantaila handienetako bat da etorkizunean bertan lanpostu bat eskaini ahal izatea, edo, gutxienez, enpresak zure curriculuma izatea. Uzten duzun inpresioa positiboa bada, aukera gehiago izango duzu zure hautagaitzak aldeko puntu gehiago izan ditzan erakundean etorkizunean hutsik gera daitezkeen lanpostuetan.
Enpresek curriculum onenak hautatzen dituzte, prestakuntza eta hizkun­tzak begiratzeaz gain, eta funtsezko zeregina dute esperientzia profesionalean. Praktikak egiteak curriculuma zabaltzeko aukera ematen du eta lan-mun­­duan sartzeko interesa erakusten du.
Euskadin, lankidetza-hi­tzarmenak daude enpresen eta irakaskuntza arautuko ikastetxeen artean (uniber­tsitateak eta lanbide-heziketa), eta hitzarmen horien bidez, ikasleek enpresetan praktikak egiteko aukera izaten dute, praktikak kalitatezkoak eta ikaslearen­tzat onuragarriak izango direla bermatzeko.

UPV-EHUn praktikak egiteko baldintzak

UPV/EHUko zentro bakoi­tzean praktiken arduraduna dago; normalean, dekano- edo zuzendaritza-taldeko kide bat izaten da. UPV/EHUk PRAKTIGES izeneko aplikazio informatikoa dauka, UPV/EHUko GAUR zerbitzuan sartu dena. UPV/EHUko zentro gehienek praktikak online kudeatzen dituzten arren, modu horretan egiten ez diren kasuetan, kudeaketa zuzenean zentroko praktiken arduradunaren bidez egiten da.
Fakultate bakoitzak gainditutako kredituen kopuruari, ezarritako praktika-orduen gehienekoari eta praktikak egiteko bete beharreko gainerako baldintzei dagokienez ezarritako baldintza akademikoak gainditu ondoren, ikasleak praktika-sisteman alta eman ahal izango du GAUR plataforman (http://gestion. ehu.es/gaur), eta, bertan, curriculuma eguneratu ondoren, enpresen eskaintzak ikusi ahal izateaz gain, ikasleak bere profilari gehien egokitzen direnetan izena eman ahal izango du.

Heziketa-zikloetako eta espezializazio-ikastaroetako curriculum guztiek lantokietako prestakuntzako lanbide-modulu bat izaten dute beti, eta hori gainditzea ezinbestekoa da titulua lortzeko. Lanbide Heziketan enpresetan egiten diren praktikak prestakuntzakoak dira, ez lanekoak; beraz, ikaslearen jarduerak bat etorri behar du dagokion heziketa-zikloari lotutako tutoreak ezarritako prestakuntza-programarekin. Praktikak ikastetxean egindako lanbide-modulu guztietan ebaluazio positiboa lortu ondoren egin beharko dira. Heziketa-zi­kloaren amaieran egingo dira, eta ziklo horretako irakaskuntza-denboraren % 25 izango dira.


Erdi eta goi mailako heziketa-zi­kloetako praktikaldiaren iraupena, oro har, 400 ordukoa izango da. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan 130 ordu ingurukoa izango da, eta espezializazio-ikastaroetan, berriz, 85 ordu ingurukoa.


Lantokiko prestakuntza-lanaldiaren eguneko iraupena enpresako lan-ordutegiaren berdina edo hurbilekoa izan behar da.