Haimar Arejita, Gatibu taldeko gitarra-jotzailea: “Harro gaude euskaraz abesteaz”

Gatibu Gernikan sortutako rock talde euskalduna da. Taldeari izena ematen dion “Gatibu” hitza “preso” esan nahi duen euskal hitza da. Taldea Alex Sarduiren (Ex- kixun ibilitakoa) inguruan sortu zen 2000ko udan. Gitarrak Haimar Arejitak jotzen ditu, bateria Gaizka Salazarrek, eta baxua Mikel Caba- llerok. Joan den abenduko Durangoko Azoka ezohikoan harrera bikaina izan zuen tal- dearen disko berriak, Musikak salbatuko gaitu, eta orain birak eta kontzertuak egiten ari dira lan horren kantu berriak aurkezteko.

Edukiera-mugak direla eta, musika-taldeek lehen eskaintzen zuten kontzertu bakoitzeko orain bizpahiru egin behar dituzte…

Hala da. Baina landu egin dugu. Errepertorio dotore bat prestatu dugu jendeak eserita eta formaltasunez goza dezan, maskara eta guzti. Ondo jo nahi dugu, eta jendeak kontzertuez beste modu batean gozadezala, musikaria rreta handiagoa eskaintzen, eta gutxiago hitz egiten; tragoak hartzen edo dantzan, une honetan, ezin baita.

Kontzertuak bizitzeko oso modu ezberdina da.
Argi dago, musikaren xehetasunak hobeto zeureganatzeko aukera ematen dizu. Jendeak arreta handiagoa ipintzen du. Nik uste dut kontzertu onak emango ditugula.

Pandemia dela eta normal bihurtzen ari da egun berean bi saio jotzea.
Bai, zaila da, egia esan; garai batean pentsaezina izango zen. Duela bi urte inguru adingabeentzako errezitaldiak egiteko aukera aztertu genuen, eguerdian, bermutaren ordutegian. Ez gintuen asko konbentzitu, baina orain, Covid-19a dela eta,

Nahitaezkoa al da dosifi- katzea saio bikoitza egiten denean?
Bada, bai. Kontzentratuago egotera behartzen zaitu horrek, eta pisu handiagoa ematen dio norbere buruari. Ezinbestekoa da, era berean, jo aurretik berotzea, eskuak sufritu egiten baitu. Gitarristena pilotariekin eta kirolari pro- fesionalekin lotzen dut, jokatzeko eta jotzeko eskuak erabiltzen baititugu. Asko berotu, luzatu eta zaindu behar dira, lesioak saihesteko. Ordubete baino gehiago jarraian jotzeak arazoak sor diezazkizuke.

Ohitzen al zarete eserita dagoen jendearen aurrean jotzen?
Ez dakit. Arraro egiten zait oraindik, ez gara ohitu. Oso hotza iruditzen zait, jendea zigortuta balego bezala. Ezin dira mugitu, geldirik daude eta apenas nabaritzen duzun publikoaren feedbacka, maskarak direla eta: aurpegiko keinuak ezkutatzen dituzte eta ezin dira irribarreak antzeman. Txalo-zaparrada besterik ez zaigu geratzen, eta jendearen adorea piztea abesti mitikoekin. Horiekin berotzen dira, baina oso go- gorra da. Guk imajinatzen dugu jendeak gozatu egiten duela eta ondo pasatzen duela, baina horrela.

Diskoak ibilbide komer- tzial ona izan zuen Azokan, ezta?
Jendeak harrera ona egin dio diskoari, egia da, gaur egungo baldintza eskasak gorabehera. Eta ondo saldu genuen Azokaren ezohiko edizio honetan, dena birtuala eta telematikoa. Gu pozik gaude antolaketarekin eta salmentekin, baita geure buruarekin ere. Edizio birtual bakarra hau izatea espero dugu, eta azokaren historia luzean anekdota gisa gogoratzea.

Gitarra-esentzia galdu gabe, soinu elektroniko eta dantzagarriagoei tartea egin diezue. Nolakoa izan da bilakaera hori?

Prestatzen dugun disko bakoitzean gauza desberdinak egiten saiatzen gara, talde modura hobetzeko eta hazteko motibatzen gaituzten gauzak. Berritu edo hil. Gauza berriak eta desberdinak probatu behar dira. Beti gauza berdina egingo bagenu, aspertu egingo ginateke.

Zuen abesti berrienak energiaz beteak eta in- dartsuak dira, eta gitarra onak eta melodia zain- duak erabili dituzue.

Hala da. Gure abestiak garai modernoei egokitzen saiatzen gara, baina gitarren esentzia galdu gabe. Urte asko eta disko asko eman ondoren, gitarrak eta melodiak, nolabait, taldearen ikurra direla esan daiteke.

Estatuan ere emango dituzue kontzertuak. Zaila al da horrelako ospea lortzea Euskaditik harago?

Jakina, guk euskaraz abesten dugu, eta hizkuntza oztopoa da. Baina gu harro gaude euskaraz abesteaz. Askoz gehiago kostatzen da kanpora jotzera irtetea, baina pixkanaka gure bide txikia egiten ari gara eta ateak irekitzen ari gara Euskal Herritik kanpo.

Zerbait berria grabatzeko edo bira egiten jarraitzeko asmorik ba al dago?
Plan bakarra jotzea eta jotzea da, edonon, deitzen diguten tokian. Eta edonola, formatu akustikoan edo elektrikoan. Asmoa da etengabe jotzea, hori ez egitea hiltzea baita. Nahi duguna da makina ez hoztea, eta, horregatik, Euskadin etengabe lanean jarraituko dugu. Eta, ahal bada, baita kanpoan ere. Oraingoz, aurten ez dugu ezer berririk grabatzeko asmorik, eta laster denok mas- kararik gabe dantzan eta osasunez ikusi nahi ditugu.