Ia bi urte igaro dira Ezpalak taldea sortu zenetik. Eñaut Gaztañagak (gitarra eta ahotsa), Xabi Arrietak (bateria-jotzailea), Unai Eizagirrek (baxu-jotzailea) eta Juanjo Berasainek (abeslaria) osatzen dute joan den mendeko 90eko hamarkadako rock doinuetan oinarritzen den laukotea. Taldearen izen bera zuen diskoa iazko apirilean argitaratu zu- ten, eta harrera bikaina izan zuen. Harrezkero, lanean aritu dira bederatzi abesti batzen zituen beren lehen lana aur- kezten. Disko berria aurtengo udazkenerako iragarrita ba- zuten ere, azken orduan pla- nak aldatzea erabaki dute.
Uda aurretik, adierazi zenuten disko berria argi- taratuko zenutela udazkenean. Baina oraindik ez duzue kaleratu…
Egia da; hasiera batean horixe zen gure asmoa. Baina orain- dik oso gustura gaude atera genuen azken diskoarekin, eta komenigarri ikusi genuen disko berria atzeratzea. Durangoko Azokan aurkeztu nahi genuen, baina oso kon- tzertu gutxi ematen ari gara; gainera, ez dakigu ondo Durangoko Azoka nolakoa izango den aurten, eta nahiago izan dugu otsailera arte atzeratzea. Singleak zabaltzen joango gara; orain, bideoklip bat aterako dugu urrian, beste bat abenduan eta azkena urtarril inguruan. Hiru klip horiek egin nahi genituen diskoa ate- ra aurretik giroa pixka bat berotzeko, eta, gero, behin be- tiko diskoa argitaratuko dugu.
Grises taldeko kidea ere bazara, eta atsedenaldi bat hartu zenutenean, Ezpa- lak taldea sortu zenuen, baina Grises taldean ja- rraitzen duzu, eta, aldi be- rean, Zestoako Gaztain es- tudioa sortu eta kudeatzen duzu. Nola bateratzen di- tuzu proiektu hauek guz- tiak?
Oso-oso lanpetuta nabil beti, denbora libre gutxirekin. Baina musikaren saltsa honetan murgiltzea da niri gehien gus- tatzen zaidana. Zuzenekoak ematea oso gogoko dut, eta primeran nago bai Ezpalaken zein Grisesen. Dena egiteko ahalmena dudala uste dut, eta bi proiektuekin aurrera egin nahi dut.
Ezpalak osatzen duzuenok musika-talde anitzetatik zatozte, herri desberdine- takoak zarete, bakoitza bere aldetik hamaika proiektutan murgilduta zaudete…. Nola egiten du- zue entseguetan koin- tziditzeko?
Juanjo Tuterakoa da, eta le- hen oso zaila zen berarekin entseatzea. Xabi, berriz, azkoitiarra da, Unai zumaiarra eta ni zestoarra. Hortaz, guk hirurok erraztasun handiagoa genuen elkartzeko. Zorionez, Juanjo Donostiara etorri zen bizitzera, eta horrek gauzak are gehiago erraztu dizkigu, gertu baitugu. Lehen, bai, au- toa hartu eta gutxienez bi orduko bidaia egin behar izaten zuen Zestoara etortzeko. As- teburuetan nire etxean ge- ratzen zen, eta topera apro- betxatzen genuen hori.
Zuen soinua aldatu egingo da disko berrian?
Gure lehenengo diskoan 90eko hamarkadako soinuaren eragina handia zen, baina oraingoan produkzioari ikuspegi modernoagoa eman nahi izan diogu, punk britainiarraren ildotik, baina lehenengo dis- koan sumatzen zen ukitu melodikoa alde batera utzi gabe. Pop ukitua eta ukitu epikoa ere zainduko ditugu. Abesti batzuk oso zuzenak izango dira, sintetizadore soinuak ere sartu ditugu, musika elektronikoak ere tartetxo bat izango du, baina, betiere, pop nortasuna galdu gabe.
Taldea sortu eta denbora gutxira lehenengo diskoa kaleratu zenuten…
Bai. Entseatzen hasi eta ia berehala sartu ginen estudioan diskoa grabatzera, 2018ko abenduan. Momentu horretan nuen estudioa libre; beraz, presaka bospasei entsegu egin, eta estudioan eman genien forma abestiei. Lau hilabeteren ostean lanak amaituta genituen, eta denbora galdu gabe kontzertuak ematen hasi ginen. Dakizuenez, diskoak harrera ona eduki zuen, eta, irratietan ez ezik, jendartean ere erantzun “ona” eduki zuen. Hala ere, ez pentsa dena ziztu bi- zian egiten dugunik. Gure beste taldeetan ibilbide lu- zeagoa izan arren, talde hau berria da, eta, beraz, hutsetik ari gara lanean.
Ukitu melodikoa oso garrantzitsua da zuentzat, eta bigarren diskoan ere nabaritu ahal izango dugu. Nondik datorkizue eragin hori?
Hasieran, asmo handirik gabe hasi ginen lanean, rocka eginez gozatu nahi genuen. Hasiera batean, jada sortuak nituen abesti batzuk entseatzen hasi ginen; bataren eta bestearen gustuak ezagutzen, eginak zeuden abestiei ekarpenak egiten. Hala, lauron artean sortu genuen bandaren soinua. Gitarra, baxua, bateria eta ahotsa egokitu genituen sortu nahi genituen melodietarako. Eta osagai horiekin, aurrez sortutako kantek nortasun bateratua hartu zuten. Laurok egindako ekarpenak entzun ditzakezue gure diskoetan.
Zer adierazi nahi duzue taldearen izenarekin? Enborretatik sortzen dira ezpalak, eta horiek izan daitezke sortu berri diren taldeak, sortzear daudenak; hor gaude gu ere, hor dago Ezpalak. Gure taldearen izenaren esanahia “poetikoa” da, baina baita omenaldi bat egiteko aukera ere. Izan ere, badira lau urte, 2016an, Seiurte musika-taldearen disko bat produzitu nuela estudioetan, eta Ezpalak titulua jarri zioten disko hari. Hitzaren sonoritatea gustatu, eta altxorren artean gorde nuen haren esanahia. Beraz, Seiurte taldeari eginiko omenaldi bat ere bada, urteak daramatzatelako musikaren alorrean eta lagunak direlako.