Azken 30 urteetako otsailik beroena izan da aurtengoa EAEn

Azken 30 urteetako otsailik beroena izan da aurtengoa Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta hego-haizea izan da eragile nagusia. Horrela, ‘Karim’ ekaitza nabarmendu da, kostaldean haize bortitzak utzi zituena (133 km/h Matxitxakon eta 122 km/h Igeldon), eta gorabeherak kalteturiko udalerrietan.

Aemet meteorologia erakundeko iturriek Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez, estazio meteorologikoen arabera, Hondarribikoak 13,1 graduko batez besteko tenperatura izan du otsailean, 1955etik bigarren beroena (1990ean 13,4 graduko batez bestekoa erregistratu zen).

Loiuko aireportuko estazio meteorologikoan 13,1 graduko batez besteko tenperatura erregistratu da otsailean, eta 1947tik izandako bigarren beroena izan da (1990ean 13,3 gradu erregistratu ziren). Forondako aireportuko neurketa puntuan 9,3 graduko batez besteko tenperatura izan da urteko bigarren hilabetean, 1945etik izandako bigarren altuena (1990ean 9,6 gradu neurtu ziren).

Azkenik, Igeldoko behatokiak 12,2 graduko batez besteko tenperatura neurtu du, otsaileko hirugarren tenperaturarik altuena 1928tik (1990ean 13,1 gradu erregistratu ziren, eta 1961ean 12,3 gradu; 12,2 graduko tenperatura 1966an eta 2020an ere neurtu zen).

Hileko neurketa plubiometrikoari dagokionez, “normala” izan da Donostiako, Hondarribiko eta Bilboko aireportuko estazioetan bildutako datuen arabera, eta “lehorra” Gasteizen, 47,8 l/m2-ko prezipitazio metatuarekin, Arabako hiriburuko hilabete horretako batez bestekoa 71,1 l/m2-koa denean.