Espero baino euskaltzale gutxiago Nafarroa Oinezen, eguraldi txarragatik

“Izan Argi”, aurten erabili den lema
Tuterako Argia Ikastolak “Izan Argi!” lemapean aurtengo Nafarroa Oinezeko edizioa antolatu du, eta milaka eta milaka euskaltzale eta ikastolaren lagunak eguraldi txarrari aurre eginez, euskararen jaialdira hurbildu ziren. Dena den, eguraldi txarrak lagun asko uxatu zituen eta espero zen jendea baino gutxiago hurbildu zen Tuterara.

UNAI GANDARIAS/ Guztira, lau gune prestatu zituzten, 3.200 metroko ibilbidearekin, Argia, Etorkizuna, Aniztasuna eta Alaitasuna ezizenez izendatu zituztenak. Tuterako Nekazaritzako Elikagaien hiria hautatu zuten ibilbidea osatzeko,

Igandean ospatu du Tuterak Nafarroa Oinez jaialdia. Argia ikastola izan da aurtengo edizioa antolatzeko arduraduna. Antolatzaileek Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hiria hautatu dute ibilbidea osatzeko. Lau gune egongo dira 3.200 metroko ibilbidean zehar: Argia, Etorkizuna, Aniztasuna eta Alaitasuna.

Aurtengo edizioan, iaz hasitako erronka inklusiboarekin jarraitzeko, ibilbidea prestatzeko garaian ez ezik, panelak eta seinaleak jartzerakoan ere behar bereziak dituzten pertsonak kontuan hartu dituztela adierazi dute Arguiñe Korta Argia ikastolako zuzendariak eta Maru Eriz lehendakariak. CERMIN, EUNATE, ONCE eta AMIMET elkarteek ibilbidea ahalik eta inklusiboena egiten lagundu dute.

1.500 boluntario baino gehiago egon dira igandean lanean.

Edizio honetan Errigora ekimena omendu du Argia ikastolak, eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak, berriz, Dani Lopez. Ikastolen eta euskararen alde “inplikazio itzela” erakusteagatik omendu dituztela esan dute antolatzaileek.

Joan-etorrietarako autobus zerbitzua jarri dute Tuteratik Nekazaritzako Elikagaien Hirira.

Argia, Etorkizuna, Aniztasuna eta Alaitasuna guneetarako ekimen ugari prestatu zituzten antolatzaileek. Musika eskaintzari dagokionez, kontzertu gune nagusiak Alaitasuna eta Etorkizuna izan dira, Modus Operandi, Afu, Urtz, Zopilotes Txirriaos eta Oihan Vega dira oholtzaratu diren izen esanguratsuenak. Gainera, egun guztian zehar hainbat talde ibiltari ibili ziren ibilbidea alaitzeko.

Kontzertuez gain, Erronkak ere zer esana eman du. Gune guztietan proba ezberdinak egin behar izan zituzten 11 ikastoletako partaideek. Sari-banaketa Etorkizuna gunean izan zen, 14:00etan.

Eguraldia gauzak okertu zituen eguerditik aurrera

Eguraldia eguerdi aldean okerrera egin zuen, eta aurreikusita zituzten irabaziak ezin izan zituzten lortu. Horrexegatik, antolatzaileek laguntza eskatzen dute, sortutako zorrak kitatzeko eta ikastolaren eraikina egungo beharretara egokitzeko.

Argiñe Korta Argia Ikastolako zuzendaria da eta Ikastolaren webguneko ibilbide birtualaren bidez bere proiektua ere lagundu daitekeela adierazi zuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude