Jakingura jaialdia, ekainaren 5, 12 eta 19an

Jakingura jaialdia izango da ekainean Donostian, Bergaran eta Beasainen. Kutxa Fundazioak jakin-mina eta pentsamendu kritikoa aldarrikatu nahi ditu jakintzaren eragile gisa, eta, besteak beste, Remedios Zafra idazleak, Aitor Arregi zinemagileak eta César Bonak hartuko dute parte.

Ekimen hau “gehiegizko informazioak, abiadurak eta berehalako erantzunek markatutako gizarte batean jakin-minak betetzen duen tokiari” buruzko galderatik abiatzen da. Kutxa Fundazioarentzat, jakin nahi izateaz gain, “zalantza egitera, ideiak erlazionatzera, ezagutza sortzera eta mundua beste modu batean ulertzera bultzatzen duen jarrera da”.

Premisa horrekin antolatu du Jakingurak bere lehen saioa ekainaren 5ean, Beasaingo Igartza monumentu multzoan. Mahai-inguru batean parte hartuko dute Maialen Olano diseinatzaileak, Iñigo Aranburu estilistak, Nerea Elias Biziola kooperatibakoak eta Joxepa Madariaga Gerriko Kultur Elkartekoak.

Ekainak 19an, Donostian

Bertan bilduko dira Oihana Arana idazle eta bertsolaria, Ana Galarraga zientzia dibulgatzailea, Ander Mujika musikaria, Maddi Iñarra irakaslea eta Mikel Rotaetxe kazetaria.

Saioa amaitzeko, Eider Saez Beasainen eta Amorante Bergaran izango dira.

Donostiarekin hitzordua hilaren 19an izango da, Tabakaleran, Remedios Zafrak irekiko duen jardunaldian. Zafrak ‘Zarataren aroan pentsatu. Pentsamendu kritikoa zergatik den gaur egun lehiarako abantaila ‘. Zafraren atzetik Cesar Bona etorriko da, eta ‘Talde bitxiak, eboluzionatzen ari diren erakundeak. Ikasgelak lan-munduari irakasten diona ‘.

Idazle eta irakasleak elkarrizketa antolatu bat izango dute ondoren, ‘Gure taldeen jakin-mina itzaltzen ari al gara? Antolaketa-kultura eta pentsamendua aldaketa-garaietan ‘.

Aitor Arregi, Moriarte ekoiztetxeko hiru zuzendarietako bat, ‘Maspalomas’ eta ‘La trinchera infinita’ filmen egileak, ‘Adimen artifiziala eta pentsamendu kritikoa’ mahai-inguruan izango da. Ondoren, Kepa Errastik bakarrizketa egingo du, eta Rocio Vidalek, ‘La Gata de Schrödinger’ filmaren sortzaileak, ‘El futuro será de las personas curiosos’ hitzaldia emango du.