Mundu osotik etorritako adituak Gasteizen elkartuko dira biodibertsitateari buruzko topaketa garrantzitsuan

Astelehen honetatik ostiralera arte, Gasteiz biodibertsitatearen munduko hiriburua bihurtuko da. EAEko hiriburuan munduko bazter guztietatik etorritako 100 aditu elkartuko dira, eremu honek dituen hamaika erronka aztertzerko asmoz.

UNAI GANDARIAS/ Ekosistemen Zerbitzuei eta Biodibertsitateari buruzko Gobernu arteko Plataforma ZientiRko Normatiboko (IPBES, igelesezko sigletan) adituen taldeko kideak dira Gasteizen bilduko direnak. IPBES gobernu arteko organo independente bat da, eta Nazio Batuen Erakundearen (NBE) babesa dauka.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari eta Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroari esker antolatu da topaketa Gasteizen, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren babesarekin.

Horrela, Jaurlaritzako iturriek jakin arazi dutenez, bilkuraren helburu nagusia da IPBESen balioen inguruko ebaluazioan aurrera egiten jarraitzea, hau da, naturarekin zerikusia duen balioen dibertsitateari dagokion ezagutza sintetizatzea ezagutzaren askotariko sistema, ikuspegi eta ikuspunturekin bat etorriz, bai eta gizakion ongizateari ematen dizkion onurak aitortzea ere. Jardunalditik ondorioztatzen den horrekin guztiarekin, azken txostena egingo da ondoren. Balioei buruzko ebaluazioa bat dator IPBESen azken xedearekin, hau da, planeta osoan ingurumeneko ekintzarako eta politikarako oinarrizko informazioa ematea.

Balioei buruzko ebaluazioa 2018ko abuztuan abiarazi zen, IPBESek Bonn hirian (Alemania) duen egoitzan antolatutako bilera batean. Ondoren, egileen lehenengo bilera egin zen Mexiko Hirian, urte bereko azaroan, eta, orain, urriaren 21etik 27ra, egileen bigarren bilera egingo da, Gasteizen.

Taldea osatzen duten adituak eskualde hauetatik datoz: Amerika eta Karibea, Ekialdeko Europa, Mendebaldeko Europa, Asia-PaziRkoa eta Afrika. Lau presidente ditu taldeak: Patricia Balvanera (Mexiko), Mike Christie (Erresuma Batua), Brigitte Baptiste (Kolonbia) eta Unai Pascual (BC3 eta Ikerbasqueko euskal ikertzailea).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude