Ate irekiak Bilbao Arten apirilaren 14, 15 eta 16an

BilbaoArtek apirilaren 14, 15 eta 16an irekiko ditu bere estudioak. Jardunaldi horietan, Urazurrutia 32ko egoitzako instalazioak bisitatu ahal izango dira, eta bertan bizi diren artistak, haien lan-prozesuak, teknikak eta garapen-proiektuak ezagutu ahal izango dira, 2025/26 Ekoizpenerako Laguntzari esker.

Zehazki, M.P. Benito, Manu Blázquez, Fátima Conesa, Blanca Castro Ponce, Juana García Pozuelo, Auritz Iñurrieta, Fermín Moreno, Antoine Nessi, Gareth Phillips, Laurita Siles, Amaya Suberviola eta Fernando Villenaren sormen prozesuak erakusten dira.

Hilaren 14an, asteartean, eta 15ean, asteazkenean, BilbaoArtek ateak irekiko dizkio publiko orokorrari eta espezializatuari, modu librean. Estudioak 17:00etatik 20:00etara izango dira ikusgai, artistak bertan direla.

Irekiera hori dela eta, asteazkenean, hilak 14, arratsaldeko 18:00etan, 2026/27 Ekoizpenerako Laguntzen Deialdiari buruzko informazio-saio bat egingo da. Gainera, ostegunean, hilak 15, 18:00etan, bisita gidatu bat eskainiko da Tailerretan barrena (eskultura, grafikoa, irudi digitala, medialab, filmazioa eta argazkia, laborategi analogikoa, audiolab), BilbaoArten bizi diren artisten eta erabiltzaileen eskura dauden bitarteko eta baliabide teknikoak ezagutzeko.

Hilaren 15ean eta 16an bisita profesionalak egingo dira goizez, BilbaoArtek gonbidatuta edo bilbaoarte@bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez berariaz eskatuta.