Dantz Network Congressek musikaren profesionalak bilduko ditu Donostian

Musika elektronikoaren nazioarteko industria Dantz Network Congress 2026 kongresuaren bigarren edizioan elkartuko da asteazken honetatik larunbatera Donostiako Kursaal Jauregian eta Auditorioan. Topaketak mundu osoko artistak, profesionalak, jaialdiak, zigiluak, erakundeak eta kultur eragileak bilduko ditu.

Hitzaldiak, mahai-inguruak, prestakuntza, jarduerak, topaketak eta erakustaldiak uztartuko dira, besteak beste, Adrián Oller (Wololo Sound), Albert Costa (ConArte), Amaia Ispizua (Get In), Andy Blackett (Fabric) eta Antònia Folguera (Sónar+D) hizlarien eskutik.

Donostian emandako prentsaurrekoan, Jokin Telleria Dantz Network Cognresseko zuzendariak ekitaldia aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Donostia Kulturako eta Laboral Kutxako ordezkariekin batera.