Amurrioko La Casona erakustaretoak Musikarta erakusketa inauguratuko du gaur, asteartea. Musika kartetan. Musika kartetan, izenak adierazten duen bezala, musika-gaiekin edo -edukiekin zerikusia duten karta-sortak daude, Gasteizko Bibatean dagoen Arabako Fournier Karta Museoaren bilduma erreferentziatzat hartuta.
Erakusketa Arabako Foru Aldundiaren eskutik dator, eta Aiaraldeko Kuadrillako udalerri horretan egongo da martxoaren 24ra arte, asteartetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, eta larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, goizez bakarrik, La Casonatik azaldu dutenez.
Kartak giza-kulturaren parte izan dira mendeetan zehar, eta jolasteko eta entretenitzeko ez ezik, beste istorio eta eduki batzuen eramaile ere izan dira. Duela urtebete inguru Bibateko instalazioetan bertan ikusi ahal izan zen erakusketa hau, musikak eguneroko bizitzan nola eragin duen erakusten duen beste adibide bat da, arteen eta objektuen lan mota guztietan, eta baita kartetan ere, jakina.
XVIII. mendetik XXI. mendera
Zehazki, erakusketan hainbat fabrikatzaile eta herrialdetako karta-sortak daude, batez ere Europakoak. Horien antzinatasunari dagokionez, XVIII. mendetik (Londres, 1775) XXI. mendera (2022) doaz, non musika baita benetako protagonista.
Hainbat formatan islatzen da, sinboloen eta musika-tresnen irudikapenetik hasi eta sortzen eta interpretatzen dutenen erretratuetaraino. Musika eta haurrentzako gaiak uztartzen dituzten karta-sortak ere biltzen dira, horien artean ipuin tradizionaletako pertsonaienak eta animazioko film eta serieetan inspiratutako beste batzuk.

