Urte berriak eragin diezagukeen estresa arintzeko, bi opari paregabe hauetako bat eskaintzea (spa zirkuitu baten ur bero eta burbuilen lasaitasuna edo masaje saio profesional baten aroma eta ukitu lasaigarria) aukera bikaina da. Azken batean, zainketa eta ongizatea dakarten opariek arrakasta dute beti, beste pertsonari ulertarazten baitiozu bere ongizateak kezkatzen zaituela.
Spa zirkuiturako pasea
Spa zirkuitu batek lasaitasunez betetako oasi bihurtu ditzake eguneko ordu batzuk, ur bero eta burbuilen artean. Egunerokotasunetik momentu batez alde egiteko, plan bikaina bilakatzen da. Saunen, jacu-zzien eta igerileku baregarrien artean, une bakoitza atseden sakon bat da, eta estresa ahaleginik gabe diluitzen da. Spa batean, zure kezka bakarra ur beroa gorputzean sentitzea eta zein txorrotatan kokatu nahi duzun erabakitzea da. Benetako ongizatea oparitzeko modu bat da, lasaitasuna, gozamena eta luxuzko ukitu irisgarria konbinatzen dituena.
Masaje saioa
Uraren hain maitale ez diren pertsonentzat, masaje bat opari gisa eskaintzeak beste atseden eta ongizate une berezi bat oparitzea dakar. Gel beroaren sentsazioa, esku profesional leunak, aroma gozoek eta argi baxuek sentimendu lasaigarria sortzen dute, eta masaje erlaxagarri mota bakoitzak gorputza modu desberdinean baretzen du: masaje suediarra, aromaterapiarekin, harri beroekin edota shiatsu teknika, besteak beste. Mugimendu adimentsuek muskuluetako tentsioak desegiten dituzte, odol-zirkulazioa sustatuz, estresa arintzen dute, eta gorputza eta burua biziberritzen ere laguntzen dute, une paregabea eta ahaztezina sortuz.

