Lau film Ermua Antzokian

(Argazkia: Ermuako Udaletxea)

Aretoan La voz de Hind, Siempre es invierno, Gaua eta Super Elfkinak ikusi ahal izango dira

Astero bezala, lau estreinaldi berri eskainiko ditu Ermua Antzokiak ostegun honetatik igandera bitartean, eta horietako bi euskaraz izango dira oraingo honetan: Paul Urkijoren Gaua filma eta Super Elfkinak animazio alemaniarra, umeentzako igandeko saioan.

Filmen data eta ordutegiak honako hauek izango dira:

  • Ostegunean, 20:30ean, La voz de Hind, Kaouther Ben Haniak zuzendutako 89 minutuko ekoizpen tunisiarra ikusi ahal izango dugu zineklubean. Jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpitituluekin. Arabiar eta israeldar gatazkari buruzko benetako gertaeretan oinarritutako drama da. Ilargi Erdi Gorriak larrialdi deia jaso du. 6 urteko neskatoa auto batean harrapatuta dago Gazan, supean, erreskata dezatela erregutzen. Berarekin telefono harremanetan mantentzen saiatzen dira, eta ahal duten guztia egiten dute anbulantzia bidaltzeko.
  • Larunbatean 19:30ean, , David Trueba zuzendariaren Siempre es invierno izenburua ikusi ahal izango dugu. Bi ordu inguruko drama erromantikoa da. Paisaia-arkitekto bat Belgikara doa bere neska-lagunarekin kongresu batean parte hartzera. Han, harremana bukatutzat ematen dute, eta, bikotekidearekin hautsi ondoren, beste egun batzuetan bakarrik geratzea erabakitzen du, bere etorkizuna berregiten saiatzeko.
  • Igandean, gazteenentzako saioan, 17:00etan, ‘Super Elfkinak’ marrazki bizidunen filma proiektatuko da. Ekoizpen alemaniarra da, 76 minutukoa. Filmak kontatzen du nola Helviren mundua hankaz gora jartzen den Boren teknologiako adituen klanarekin bat egiten duenean. Klanen banaketa zaharrari eta emakume polizia tematiari aurre eginez, bere destinua bete ahal izateko borrokatuko da: Super Elfkin bihurtu!
  • Astelehenean 20:30ean, Gaua (JBA) da, Paul Urkijok zuzendua. Zinta euskaraz eskainiko da, gaztelaniazko azpitituluekin. Filma fantasiazko eta beldurrezko zinemaren proposamena da, 93 minutuko iraupena duena. Historia XVII. mendean kokatzen da euskal mendietan. Sorgin ehiza betean, Kattalinek senarrarengandik eta baserritik alde egiten du gauaren erdian. Basoaren belztasunean galduta, bere atzetik dabilen presentzia sentitzen du.