Enarak euskal musika taldearen arrastoen atzetik

(Argazkia: MondoSonoro)

Abenduaren 5a gorde beharreko data da. Astigarragako Erribera Kultur Etxeak Enarak euskarazko dokumentala eskainiko du dohainik, arratsaldeko 19:00tan. Dohainik bada ere, webgunean gonbidapenak eskatu behar dira

Sinopsia

1967an, diktadura frankista betean, askatasun egarri ziren seminarista batzuek Enarak taldea sortu zuten. Garaiko jendartean oraindik arrotzak ziren pop, rock eta psikodelia estiloak jotzen zituzten, euskara hutsean. Ehundaka kontzertu eman ondoren, 1971an misteriotsuki desagertu ziren, betirako.

50 urte ondoren, abeslariaren semea, Beñat, taldearen aztarnen bila abiatuko da, ornitologia, collagea eta bilaketa eszentriko bat nahasten dituen labirinto filmiko batean murgilduz.