Sky, argiaren umeak

Magia eta misterioa dira jolas honen xarma.

Jolasak argi-ume baten aginduetara jartzen gaitu; bere oinetan dagoen lur-eremu zabala aztertu beharko du, zazpi erresumetan barrena mugituz. Magia eta misterioa dira jolas honen xarma, besteak beste. Agertokiak bikainak dira, argiz eta kolorez beteak, eta pertsonaiak atseginak eta samurrak dira. Joko honek hainbat jokalariren artean elkarlanean aritzeko aukera ematen du, elkarren arteko aurrerapena lortzeko; elkarri laguntzea da helburua, ez beste jokalari batzuen aurka lehiatzea. Gizartean karga handia duen jokoa da. Jokoak 3D-ko grafiko bikainak eta kontrol errazak ditu.