Belgikako konpainia ospetsuak Gasteiz bisitatuko du azkenean Nazioarteko Jaialdiaren 50. edizio honetan
Peeping Tom antzerki talde belgikarra Gasteizera iritsiko da abenduaren 4an Felix Petite Antzokira. Bertan bere obra berriena taularatuko du 19:30tan, eta sarrerak 20 eurotan daude salgai.
Dyptich: The Missing Door y The Lost Room azalduko duten obra, pertsonaia batzuk ihes egin ezin duten espazioetan garatzen da. Ideal baten bila abiatu ziren, amets eta itxaropen batekin, eta galduta aurkitzen diren labirinto misteriotsu eta makabro batean zehar ibiltzen jarraitzen dute. Errealitatearen eta irudimenaren mugan dabiltza. Gabriela Carrizok eta Franck Chartierrek mundu ilun, itxi eta kezkagarria sortzen dute, Peeping Tomen obretan ohikoa den bezala. Aldi berean, piezak mugimendu eta performance lengoaia berezi eta muturrekoan zentratzen dira.
Diptikoaren atal bakoitzak giro berezia eskaintzen du, eta filmatzeko set bat gogorarazten du: ate galduak, irekitzen ez diren atez inguratutako gelak edo korridoreak. Batzuetan, gela galdu bat itsasontzi bateko ganbara batean kokatzen da, pertsonaien barne-munduaren ikuspegitik. Piezen arteko eszenografia aldaketak ikusgarri dira, eta modu organikoan integratzen dira obran.
Konpainian pixkat sakonduz, Peeping Tom Belgikako konpainia garaikide eta esperimentala da, 2000. urtean sortua Gabriela Carrizo eta Franck Chartier artisten eskutik. Taldeak mugimendu, dantza eta antzerki performatiboaren arteko muga esploratzen du, ikusleari emozio indartsuak eta mundu surrealistak eskaintzen dizkion espazio ilun eta itxiak sortuz, esperientzia sentsorial eta psikologiko bat transmitituz.

