Sutan itzalak marraztuko dira Oreretan

(Argazkia: José Mari Martínez)

Belako euskal taldeak kontzertua eskainiko du datorren larunbatean, abenduaren 13an, 20:00etan, Lekuona Fabrika aretoan, Oreretan. Sarrerak salgai daude eta 10 euro balio dute.

Belako – 2011n Mungian (Bizkaia) Josu Billelabeitiak, Lore Billelabeitiak, Lander Zalakainek eta Cris Lizarragak osatutako banda – estatuko rock/post‑punk talde garrantzitsuenetako bat da. Urte hauetan zehar, Belakok new wave, grunge, elektronika eta post ‑ punk britainiarraren eraginetara zabaldu du bere soinua, gitarra indartsuak, atmosfera biziak eta ingelesezko, euskarazko edo gaztelaniazko letrak konbinatuz.

10 urte hauetan industria osoaren prestigioa eta aho bateko aintzatespena irabazi ditu. Hainbat herrialdetan jo dute: AEBn, Mexikon, Errusian, Japonen, Korean, Alemanian, Filipinetan, Finlandian, Danimarkan, Polonian, Frantzian, Holandan, Italian, Portugalen, Erresuna Batuan… Oreretako kontzertu hau Belakoren zuzeneko energia gordin eta sendoaz gozatzeko aukera berri bat da, ezinbesteko hitzordua euskal eszena alternatiboa jarraitzen dutenentzat.

Bere diskografiak disko aipagarriak ditu, hala nola Eurie (2013), Hamen (2016), Render Me Numb, Trivial Violence (2018), Plastic Drama (2020) eta Sigo Regando (2023), eta “Tie Me Up”, “Hamen” edo “Sea of Confusion” bezalako abesti mitikoak, soinu indarra eta letra introspektiboak eta sozialak konbinatzeko gaitasuna erakusten dutenak. Lan berri bakoitzarekin, Belakok bere estiloa berrasmatu du, euskarazko, ingelesezko eta gaztelaniazko letrak gehituz.