Nafarroako 47. Bertsolari Txapelketa ospatzear

2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa Navarra Arenan jokatuko da azaroaren 29an, Iruñan. Ateak 15:30etan irekiko dira, nahiz eta arratsaldeko 17:00etan hasi. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean 25 euroren truke.

Aurreko hilabeteetako faseen ondoren, Nafarroako 47. Bertsolari Txapelketak bere finala ospatuko du Navarra Arenan. Agoitz, Leitza eta Tafallako finalaurrekoen ondoren, Joanes Illarregi Marzol, Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez, Saioa Alkaiza Guallar, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Sarai Robles Vitas eta Eki Mateorena Zozaia bertsolariak igoko dira oholtza gainera.

Finalaren ibilbideak honako zati hauek izango ditu:

1 – Lehen zatia

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Bakarka, lehenengo puntuarekin, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiru bertso hamarreko txikian.
  • Bakarka, gaia emanda, hiru bertso, nahi den doinu eta metrikarekin.

      . . .

      2 – Buruz buru (9 bertso puntuagarri)

      Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntuka, zortzi bertso osatu arte.
      Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzan.

      . . .

      3 – Ganbarako lana

      Bakarka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta metrikarekin.