Euskal Herriko VII. Aurresku Txapelketa Hondarribin

(Argazkia: Unai Beroiz)

Itsas Etxeko auditorioa iazko irabazlea izan zen Mattin Etxebesteren ondorengoaren lekuko izango da

Hondarribiko herriak hartuko du larunbat honetako Euskal Herriko Aurresku Txapelketaren VII. edizioa. Ekitaldia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Hondarribiko Udalak antolatu dute elkarlanean, eta txapelketa ikusgai izango da nahi duenarentzat.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, hitzordua arratsaldeko 18:00tik aurrera izango da Hondarribiko Itsas Etxean. Iazko irabazlea den Mattin Etxebeste oiartzuarraren arabera, titulu hau euskal dantza modalitateko “garrantzitsuena” da.