Balkoietako emakume baten kanten baitan

(Argazkia: Gayarre Antzokia)

Boga Boga Produkzioak antzerki taldeak Mujeres que cantan tras el balcón antzezlan berria aurkeztuko du. Hitzordua azaroaren 26an izango da, 20:00etan Iruñean, Gayarre antzokian.

Adriana Salvo aktore nafarra bere obra honekin sartu da lehen aldiz egile eta zuzendari gisa formatu handiko proposamen batean. Gerra ostean, Tafallako jendearentzat etxeko balkoira atera eta abesten zuen amonari eginiko omenaldia da. Negurik hotzenean ere egiten zuen, auzoa ikuslegoa eta sukaldea eszenatoki bihurtuz. Istorio pertsonal eta hunkigarria, non aktore batek inoiz ezagutu ez zuen amonarekin hitz egiten duen.

Adriana Salvo, Boga Boga Produkzioak

Boga Boga Produkzioak Nafarroako antzerki konpainia bat da, 2018an Adriana Salvok sortua. Norberaren ikuspegitik sortzeko eta arte eszenikoak gizartean, hezkuntzan eta komunitatean tresna eraldatzaile gisa erabiltzeko helburuarekin eta beharrarekin jaio zen. Bere filosofia lankidetza kolektiboan oinarritzen da: proiektu bakoitzerako talde profesional bat biltzen du, norabide bererantz arraun egiteko helburuarekin.

Bere muntaien artean Llueven vacas nabarmentzen da, genero indarkeria psikologikoari buruzko lan poetikoa, metafora ahaltsuak eszenaratze garaikidearekin nahasten dituena. Antzerki ausart, sentikor eta pedagogiko baten bidez, Boga Boga Produkzioak taldeak istorio hunkigarriak eraiki nahi ditu, hausnarketara gonbidatuko dutenak eta gizarte gizatiarrago, errespetuzkoago eta berdintasunezkoago bat lortzen lagunduko dutenak.