II. Working Too Hard, underground zaleentzat

Guztira 15 orduko punk rock, rock eta garage doinuak izango dira Arabako hiriburuko hainbat tokitan. Larunbat honetan, azaroaren 22an, Working Too Hard Gasteiz ekimenaren laugarren edizioa egingo da, musikari, Dj eta ikusleen topaleku izateko underground soinuen inguruan.

Lehen hitzordua 13:00etatik aurrera izango da Orbain Kultur Elkartearen egoitzan, hamargarren urteurrena ospatzen ari baita. Horrela, Navarro Villosladaren gunean Insulta y Corre Solomillo Wellingtonen disko berria entzun ahal izango da zuzenean.

Ibilbidea Gasteizko tabernetan

Ondoren, disko-jartzaileen txanda izango da Aguakt Bar tabernan (Txino, Andi Sinclair eta Angel Snapekin 15:00etan), eta Abisinian, 19:30etik aurrera, Caiman eta Los Farelli taldeen doinuak entzungo dira.

23:30etik aurrera, Iguana Klubean, Anitandi, Angel Snap, Fernando Acapulco eta Bilba Grotbill arituko dira plateretan.