El lenguaje de las flores – Loreen hizkuntza

(Argazkia: Teatro Arriaga Antzokia)

Bilboko Arriaga Antzokiak data interesgarri bat dauka azaroaren 20an. Egun honetan, 19:30etan, La Mapatxa Teatroa konpainia berriak bere ibilbideari ekingo dio El lenguaje de las flores – Loreen hizkuntza obrarekin. Sarrerak salgai daude webgunean 18 eurotan.

Lorcaren Doña Rosita la soltera o el lenguaje de las flores obra abiapuntu hartuta, lanak XXI. mendeko maitasun harremanei eta azken urteetan ligatzeko prozesuaren aldaketari heltzen die, hainbat egoeraren bidez umorez hausnartzeko.

El lenguaje de las flores – Loreen hizkuntza zortzi loretan edo koadro dramatikotan egindako komedia da, hizkuntza elebidunean (gaztelaniaz eta euskaraz), Ibon Belandiak konposatu eta interpretatutako zuzeneko musikarekin, non musika elektroniko bihurtutako ahozko tradizioko abesti herrikoiak berreskuratzen diren. Guztiek dute izendatzaile komun bat: loreen erabilera konkista estrategia gisa.