Astelehenean Ana Valiñoren argazki erakusketa inauguratu zen, eta gaur, asteazkena, hilak 19, dokumental eta hitzaldi batekin indartuko da
Gaurtik hasita eta datorren azaroaren 30era arte, Laudioko Kultur Etxean Ana Valiño artistaren “Desertuko Emakumeen bidaia” argazki erakusketa izango da ikusgai. Erakusketa errefuxiatuen kanpamentuetan egindako lan batetik sortu da eta 23 irudik osatzen dute.
“Saharar emakumeen eskubideen defentsaren aldeko erakusketa da hau. Egileak, argazkien bidez, borroka feministen historiak berreraikitzen ditu denboran zehar ”, azaldu du Nagore Gomara Laudioko Udaleko Gobernantza Feministako zinegotziak. Izan ere, ahaztutako emakume horiei guztiei aurpegia eta izena jarri nahian, Ana Valiñok ikerketa sakon bat hasi du proiektu honekin, iragana berridazteko eta oraina memoriaren bidez ulertzeko.
Asteazkena, egun sendoa
Halaber, azaroaren 19an, asteazkena, “Ocupación SA” film dokumentala proiektatuko da Lamuza parkeko Kultur Etxeko Arraño aretoan, 18:30ean. Kasu honetan, ikus-entzunezko lan baten aurrean gaude, testigantzen bidez, Mendebaldeko Sahararen ustiapen ekonomikoan inplikatutako enpresari eta politikari espainiarren izen-abizenak ezagutarazten dituena.
Dokumentalaren ondoren hitzaldia emango dute Aminetu Ahmed Baba Sahara Lautada elkarteko kideak eta Fernando Vaquerizo Mundubateko kideak. Bi proposamen kultural horiek Laudion antolatu dituen gobernuz kanpoko erakundeak (GKE), Udalarekin lankidetzan

