Astean zehar kontzertuak, kale antzerkia, dantzak eta ekitaldi gastronomikoak izango dira
Nekazal azokaz gozatu ondoren, igandera arte iraungo duten San Martin jaietan murgildu da Zamudio. Egitarauak musika, gastronomia, dantza eta antzerkia biltzen ditu.
Horrela, atzo goizean haurrentzako jolasak izan ziren ludotekan, meza nagusiaren eta eguerdiko herri bazkariaren aurretik. Arratsaldean, 17:00etan, kale antzerkia eskaini zen Sabino Arana plazan. Ondoren, 18:00etan, txupinazoa eta kalejira egin ziren Gazte Elai Txistu Taldearen eta Bertoko Elkartearen eskutik. 19:30ean, Kantareluxen emanaldia izang zen herriko kaleetan zehar.
Gaur, asteazkena, sevillanak izango dira ikusgai frontoian, 20:00etatik aurrera, eta ostegunean areto dantzak, dantza latinoak eta lineako dantzak izango dira frontoian, 18:00etatik aurrera.
Ondoren, ostiralean, hilak 14, DJ Xaiborrekin disko festa egingo da Agirre Lehendakaria plazan, Tributo Lowe, Streetwise eta Orekka taldeen kontzertuen aurretik, Sabino Arana plazan, 22:00etatik aurrera.
Larunbat goizean puzgarriak, herri bazkaria, yinkana, Aitor Furundarenaren kontzertua elizan eta Aramu, Sune eta DJ Zatzasen kontzertuak izango dira.
Igandean slalom bat Torrelarragoitin, dantza erakustaldia Hiru Bat taldearekin frontoian eta Amigos del swing Adintsuen Etxean.

