(Argazkia: Taula)
Jaialdia azaroaren 15etik 23ra bitartean ospatuko da, Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan eskuragarri dauden sarrerekin
Datorren azaroaren 15ean Abadiñoko Antzerkiño Antzerki Jaialdiaren edizio berri bati hasiera emango zaio. Abadiñoko Udalak antolatu du, Banarte Antzerki Taldearekin lankidetzan, eta Txanporta Kultur Klubak parte hartuko du lehen aldiz, programatutako bost lanetako bat eskainiz.
Jaialdia Khea Ziater konpainiaren Scrooge eta Mamuak taldeak inauguratuko du, hilaren 15ean, Errota Kultur Etxean. Ondoren, Tela Marineraren El Inconveniente, 16an; Taula konpainiaren Hil da jainkosa, 21ean; eta Txalo Produkzioak taldearen Artea, 22an. Amaiera azaroaren 23an izango da, Métrica Pura-ren 5 segundos y 120 kilos-ekin. Emanaldiak Errota Kultur Etxearen eta Txanporta Kultur Etxearen artean banatuko dira, umorea, emozioa eta hausnarketa uztartzen dituzten proposamenak eskainiz.
Sarrerak eskuragarri daude jada Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan. Udalak herritarrei gonbidapena luzatzen die askotariko eta kalitatezko antzerkiaz goza dezaten, Antzerkiño udalerriko kultur hitzordu garrantzitsuenetako bat izan dadin.

