Zinema alternatiboaren alde, Zinema Gaur zikloan

Gasteizeko Montehermoso Kulturguneak Zinema Gaur zikloa hartzen du azaroaren 11tik abenduaren 2ra bitarte. Proiekzio, tailer eta performance hainbatek beteko dute doako programazioa, y euskeraz zein beste hizkuntzetan izango dira

Zinema Gaur zikloa Montehermoso Kulturgunera itzuliko da, egungo zinema garaikidearen panorama ezagutu eta gozatzeko ezinbestekoak diren zinemagileen proposamenarekin. Arte guztietako profesionalak elkartuko dira zinema alternatiboaren pasioa partekatzeko. Proiekzioek, tailerrek, ikastaroek eta performanceek elikatuko dute hiriko zinemazale guztientzat zabalik dagoen gune hau.

Angela Schanelec zinemagile alemaniarra, Alice Rohwachter italiarra edo Payal Kapadia indiarra bezalako izen ezagunen filmak proiektatuko dira. Gainera, gonbidatu oso bereziak izango ditugu bi emanalditan: Rocío Mesa zuzendari eta ekoizle granadarrak Secaderos bere lehen film luzea aurkeztuko du, eta kamerarik gabeko zinema tailer bat emango du. Pello Gutierrez euskal zinemagilea izango dugu gurekin, 2024ko Zinemaldian saritutako Erreplika bere azken filma aurkezteko. Zinema Gaur programak gure hirian estreinatu ez diren eta Montehermosoko pantaila handian tarte bat merezi duten izenburuak dakarzkigu.

Egitaraua

  • La Quimera, azaroaren 11, 19:00etan
  • La luz que imaginamos, azaroaren 18an, 19:00etan
  • Kamerarik gabeko tailerra, azaroaren 22an, 11:00etan
  • Secaderos, azaroaren 25ean, 19:00etan
  • Proiekzio/Performancea My Mexican Bretzel + Zabala, azaroaren 30an, 19:00etan
  • Musica, abenduaren 2an, 19:00etan
  • Erreplika, abenduraren 9an, 19:00etan

Jarduera bakoitzaren informazio gehiago ikusgai esteka honetan: https://montehermoso.net/docs/doc68f20b2ec5915zg_programa.pdf