Bi ekitaldi antolatu dira Poesia Kaia ekimenaren bosgarren edizioan
Poesia Kaia jaialdiaren bosgarren edizioa ospatuko da Lezon aste honetan. Ekimen honen baitan bi hitzordu ipini dira: Azaroaren 6an, ostegunean, 19:00etan Kultura Aretoan Mugako poetika solasaldi poetikoa eskainiko dute Jokin Muñoz eta Maddi Muñozek. Bestalde, azaroaren 8an, larunbatean, 19:00etan Gezala Auditoriumean, poesia errezitaldia izango da Berta Piñán, Rakel Pardo eta Sara Uribe-Etxeberriarekin. Saioa amaitzean Oiasso boskoteak Mozarten K.581 sinfonia interpretatuko du.
Bi saioak doakoak izango dira, baina larunbateko ekitaldirako gonbidapenak hartu beharko dira Lezoko udalaren webgunearen bidez edota Kultura Sailan 8:30etik 13:30era.
Belaunaldiartekotasuna
Balea Zuria talde antolatzaileko Juan Ramón Makusok aurtengo edukien inguruan xehetasun gehiago eman zituen: “Generazioen arteko zubiak oso presente egongo dira aurtengo edizioan. Jokin Muñoz eta Berta Piñán ibilbide luze eta oparoko idazleak dira, baina pozgarria da gazteen presentzia badagoela ikustea”.
Maddi Muñozek irakurketa dramatizatua egingo du Jokin Muñozen hitzaldiarekin batera, solasaldi poetikoan. Bestalde, Pardo eta Uribe-Etxeberriak ere beste ikuspuntu bat ekarriko dute errezitaldira.

