Izu-joko bat da, zeinean sorgindutako gela batean harrapatuta zauden. Ahalik eta ondoen lo egiten saiauko zara, baina inguruko mamuek ez dizute atseden hartzen utziko. Saiatu begiak itxita edukitzen, baina, beldurra sentitzen baduzu, ireki itzazu, zure logelan zer gertatzen ari den jakiteko. Zarataren bat entzuten baduzu, begiratu ingurura, inoiz ez baita jakiten nondik erasoko dizuten zure logelako mamuek. Baina garrantzitsuena lo egitea da, eta lasai egotea une oro. Gaua amesgaizto beldurgarririk gabe igaro ahal izango duzu? Ez nago hain ziur…

