Beldurrezko Pasartea Ficobara itzuliko da larunbatean

Oraingo honetan, ikusleek Pozosombrío del Diablo herri misteriotsuko kaleak zeharkatuko dituzte, “izakiz, izuz eta iluntasunez betetako” gune gaiztoa, hamar gune tematiko izango dituen ibilbidearekin

Santiagoko Deabruak taldeak Pasaje del Terror jaialdiaren hamazortzigarren edizioa ospatuko du larunbat honetan, 17:00etatik aurrera, Ficoban. Oraingo honetan, ikusleek Pozosombrío del Diablo herri misteriotsuko kaleak zeharkatuko dituzte, izakiz, izuz eta iluntasunez betetako hamar gune tematiko izango dituen ibilbidearekin.

Beldurrezko Pasarterako sarrera hamabost minutuko ordutegian antolatuko da, eta sarreraren prezioa 4 eurokoa da. Aurten, berritasun gisa, online erosi ahal izango dira Santiagoko Deabruak webgunearen bidez. Gainera, soberan geratzen diren sarrerak larunbatean bertan jarriko dira salgai Ficoban, 16:45etik aurrera.

Santiagoko Deabruak elkartetik ohartarazi nahi izan dute jarduerak benetan beldurra sor dezakeela adingabeengan, eta, beraz, gurasoak animatu dituzte seme-alabak joateko prest dauden baloratzera. Aldi berean, 8 urtetik beherako haurrak beti heldu batekin joatea eskatzen dute. Azkenik, gogorarazi dute ibilbideak larrialdiko lau irteera dituela amaitu aurretik pasartea utzi nahi dutenentzat.