Zuzeneko musika Unibertsitateko Pabiloian

(Argazkia: N.A.)

Aimarz, Ben Salter eta Petti Kontzertuak campusean ziklora joango dira urteko azken tarte honetan

Ikasturte berriaren hasierarekin batera, Arabako Campusak Kontzertuak campusean zikloa berreskuratuko du datorren astean. Beti bezala, Unibertsitate Pabiloia izango da Arabako hiriburuko ikusleekiko topagunea. Bertan, 19:00etatik aurrera egingo dira aurreikusitako hiru emanaldiak, eta sarrera doakoa izango da aretoa bete arte.

Azken urteetan ohikoa izan den bezala, hitzordua berreskuratu ondoren – krisi ekonomikoaren ondorioz linboan egon zen apustua –, hilabete bakoitzeko kontzertu bat emango da, proposamen hurbilagoak eta kanpotik etorritako proiektuak uztartuz. Soinuen aniztasuna ideia baten berezko ezaugarria da beti, eta EHUri lotutako publikoarekin topo egiteaz gain, gainerako herritarrentzako erakargarri ere izan nahi du.

Proposamenak

Lehenengo hitzordua datorren asteazkenean, hilaren 29an, izango da. Hor egongo da zain Aimarz (Aimar Zuriarrain Asurmendi). Zumarragako musikagile, abeslari eta ekoizlea euskal musika berriaren goranzko balioetako bat da. Arabako hiriburura joango da Z. lehen diskoa osatzen duten dozena bat kantu aletzera.

Azaroaren 26an, Ben Salter izango da Gasteizen. Duela pare bat urte bere bakarkako azken diskoa (Sublimation) kaleratu zuen musikari australiarrak bere errepertorio zabalaren zati handi bat errepasatuko du, baita beste proiektu partekatu batzuetako materiala ere.

Abenduaren 10ean, zikloak amaiera emango dio ikasturtearen lehen zatiari, Petti & Etxeko Uzta XX ta Bortz lanarekin.