Nevada-Renoko Unibertsitateko Jon Bilbao Katedran ikerketa egonaldia egiteko deialdia ireki dute

Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada System of Higher Education zentroak ireki dute Nevada-Renoko Unibertsitatean (AEB) sustatzen duten Jon Bilbao Katedra burutuko duen ikertzailea hautatzeko deialdia, eta martxoaren 3ra bitarte egongo da zabalik.

Etxepare Institututik jakinarazi dutenez, hautatua den adituak hilabeteko egonaldia egingo du Nevada Renoko Unibertsitatean, abuztutik abendura, eta euskal diasporaren inguruko ikerketa proiektua burutuko du.

Deialdia Nevadako Unibertsitatearen eta Etxepare Euskal Institutuaren webguneetan dago argitaratuta. Bertan agertzen diren xehetasunen arabera, beharrezko dokumentazioa korreo postalez eta korreo elektronikoz bidali beharko da.

2014an sorturiko Jon Bilbao Katedraren helburua da euskal diasporari eta kulturari buruzko ikerketa eta ezagutza nazioartean sustatzea eta horretarako lankidetzan jardutea. Katedrak irakasle bisitari batentzako ikerketa beka eskaintzen du, ‘Jon Bilbao Visiting Research Fellow’ delakoa, eta urtero edo bi urtero berritzen da.

Onuradunak Nevada-Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies zentroan izan ohi du egoitza, hori baita Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) euskal diasporaren gaineko ikasketetako irakaskuntza eta ikerketa erakunde nagusia.