Nork ez du inoiz entzun Dire Straitsen “Sultans of swing”, “Romeo and Juliet”, “Brothers in arms”, “Tunnel of love” edo “Money for nothing”?
Musika talde mitiko hau maite dutenentzat, hitzordua izango da urriaren 24an Euskalduna Jauregian, arratsaldeko 20:30ean. Sarrerak salgai daude Euskaldunako webgunean 59 euroren truke. The great songs of Dire Straits Oscar Rosenderen eta bere Great Straits banda berriaren ikuskizun musikal berria da, non britainiar rock talde ospetsuaren ibilbide musikal arrakastatsua omentzen duen.
Benetako soinu bidaia, Mark Knopflerrek konposatutako arrakasta handi guztien magiaz zuzenean gozatzeko, Europan eszenaratze paregabea, 9 musikari bikain agertokian eta Oscar Rosende Coruñako gitarristaren bermea, musikari eskoziarra bera eta bere taldea nahastera iritsi zena. Guy Fletcherren beraren hitzetan (Dire Straitsen teklatu jotzailea): “Why Aye Man jotzen ari nintzen, eta esan behar dut gure grabazio bat zela pentsatu nuela”.

