Identitatearekin talkan, Gayarre Antzokian

Mikele Urroz Zabalza sortzaile eta aktore nafarra Gayarreko eszenatokira igo da identitateari, barne talkei, heriotza zikloei eta bizitzaren berpizkundeari buruzko gogoeta egiten duen pieza batekin

Antzezlana urriaren 22an izango da, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Sarrerak eskuragarri daude webgunean 8 euroren truke.

Mendi guztiak talka batetik sortzen dira, talka bortitz batetik, indarren arteko topaketa katartiko batetik. Mendiari uko egin zion alpinista baten krisia kontatzen du lan honek, eta familiarteko baten errautsak uzteko itzuli behar izan zuenean hasten da. Zer gertatzen da gure nortasunaren zatiak ukatzen ditugunean? Gure zein zati hil behar da berri bat jaiotzeko? Nola esan agur maite dugunari?