(Argazkia: Asteklima)
Oreretan egingo da berriro ere Asteklima ekitaldia. Urriaren 17tik 25era haurrentzako jarduerak, tailerrak eta sari banaketa antolatu dira
Herriak bat egingo du aurten ere Asteklima Euskadiko Klima eta Energiaren Astearekin, urriaren 17tik 25era. Helburua da euskal gizartea beharrezkoa den trantsizio energetiko eta klimatikoari buruz kontzientziatzea eta mobilizatzea.
Horretarako, seigarren edizio honetan, Errenteriak askotariko jarduera programa prestatu du, herritarrak klima aldaketaren aurrean konpromiso pertsonalak hartzera motibatzen jarraitzeko. Doako programazio honek hainbat kultur proposamen biltzen ditu: zinema edo antzerkia eta hitzaldiak, haurrei zein helduei zuzenduta. Jarduera batzuetarako sarrera hartu beharko da, eta hitzaldietarako aldez aurretik izena ematea eskatzen da.
Programa urriaren 17an hasiko da, Mestiza Elkartearen Liburu bat, mundu bat ipuin-kontalariarekin. Jarduera 17:30ean hasiko da, Lekuona Fabrikan, eta sarrera doakoa bada ere, beharrezkoa da sarrera bat kentzea Lekuonan edo sarrerak.errenteria.eus webgunean.
Urriaren 20an Wall-E filma proiektatuko da Niessen zinemetan eta aipatutako kanalen bitartez doako gonbidapena ere jaso beharko da.
Informazio-tailerrak
Urriaren 21ean eta 23an, Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzaldi informatibo bana eskainiko du 18:30etik aurrera. Lehenengoan, Xenpelar Etxean, energetikoki eraginkorragoak izateko eta fakturan aurrezteko gakoak emango dira, eta bigarrenean etxebizitza bakoitzerako berokuntza sistemarik egokiena zein den azalduko da. Hitzaldietarako izena eman behar da energiabulegoa@gipuzkoa.eus helbidera idatziz edo 628 532 303 telefonora deituz. Lehen hitzaldian izena emateko epea urriaren 17an amaituko da, eta bigarrenean, 21ean.
Gainera, programaren barruan, Oarsoaldea agentziak 50/50 proiektuari buruzko hitzaldi bat emango du eta sari banaketa bat egingo du, Fanderiako errotak pintxo-pote bat antolatuko du Añarbeko basoaren biodibertsitateaz hitz egiteko eta, azkenik, antzerki emanaldi bat izango da.
Programazio osoa
- Urriak 17 – 17:30. Liburu bat, mundu bat ipuin kontaketa. Mestiza Elkartea. Lekuona Fabrika. 1. solairuko plaza berdea.
- Urriak 20 – 19:00. Filma. Wall-E. Niessen zinemak. 2. aretoa.
- Urriaren 21 – 18:30-20: 00. Argitu tailerra. Zure etxebizitzan energia aurreztu dezakezu erosotasunik galdu gabe! Xenpelar Etxea.
- Urriak 22 – 18: 00-19:00. Hitzaldia: 50/50 Proiektua Bizarain Ikastolan eta Cristóbal Gamón Ikastetxean. Reina aretoa.
- Urriaren 23 – 18:30-20: 00. Argitu tailerra. Ezagutu zein den zure etxebizitzarako berogailu sistemarik egokiena. Reina aretoa.
- Urriaren 24 – 10:00-12: 00. 50/50 proiektua. Sari banaketa. Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatuta. Reina aretoa.
– 18:30-20: 00. Natur Potea; Gure Añarbe, basoa eta ura. Fanderiako Errota
- Urriak 25 – 17:00. Matraka Ma Non Troppo antzezlana. Traka Matrakaren eskutik. Koldo Mitxelena Biteri ikastetxearen eremu estalia.

