Elias Querejeta Zine Eskolak izena emateko epea ireki du

Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) astelehenean irekiko du ikastetxeko laugarren promozioko ikasleek izena emateko epea. Oraingo honetan, aurreko urteetan ez bezala, martxoaren 31n amaituko den deialdi bakar batean egingo da. Guztira 45 plaza izango dira, gehienez ere 15 plazatan banatuta, ematen diren espezialitate bakoitzean (Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza), 56 asteko prestakuntza presentziala duen ikasturte akademiko batean.