Umorea zure indargunea bada, parte hartzeko eta sariak irabazteko aukera duzu MMK 2025 lehiaketan. Euskaraz memeak sortzeko zure trebetasuna probatu besterik ez duzu egin behar!
Nork har dezake parte?
15-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da. Bakarka edo taldeka parte hartu daiteke. Talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitezkeen lan kopuruak ez du mugarik izango.
Zertan datza?
Memeka lehiaketa gazteak aisialdian euskaraz aritzeko ekintza da. Modu ludikoan eta bitarteko digitalak erabiliz gazteek sareetan euskarazko memeak sortzea du helburu, aisialdiko denboran euskaraz aritzeko. Parte hartzaileek umorezko memeak sortuko dituzte memeka.eus webgunea erabiliz.
PARTE HARTZEKO:
Zure memeak sortzeko epea: Urriaren 1etik azaroaren 7ra arte
- Sortu zure memea Memeka plataforma erabiliz
- Sakatu memea lehiaketara aurkeztu aukera!
- Epaileek aukeraketa bat egingo dute eta www.memeka.eus webgunera eta @memeka.eus Instagram zein Pixelfed kontuetara igoko dute
Bi irabazle egongo dira: bata, like kopuru altuena @memeka.eus Instagram kontuan eta Pixelfed kontuan izandako like kopuruen batura. Bestea, bozka kopuru altuena www.memeka.eus webgunean.
SARIAK:
- Webguneko meme bozkatuenak 200 €-ko saria eta bere memea duen kamiseta pertsonalizatua jasoko ditu.
- @memeka.eus instagrameko zein Pixelfed.eus-eko kontuetan (biak batuta) like kopuru altuena duenak 150 €-ko saria eta bere memea duen kamiseta pertsonalizatua jasoko ditu.

