Jai eguna bizikletaz Hondarribin

Joan den irailaren 21ean, Mugikortasunaren Europako Astean, eguraldi txarragatik bertan behera utzi behar izan ziren jarduerak hilaren 28an egingo dira

Hondarribiko Udalak iragarri du igande honetan, irailaren 28an, egingo direla Mugikortasunaren Europako Astea dela-eta aurreikusita zeuden eta eguraldi txarragatik bertan behera utzi behar izan ziren jarduerak.

Jarduera ezberdinak

Programatutako ekintzen artean, Balazta elkarteak antolatutako bizikleta martxa nabarmentzen da, 11:00etan Gernikako Arbolatik aterako dena. Ekimenak herrian bizikletaren erabilera aldarrikatu nahi du eta Mendelu kalean amaituko da. Hain zuzen ere, kale horretan bertan hasiko da 11:00etan
kale-jaia, zuzeneko musikarekin (DJa), gaztelu puzgarri bat, pintakarak, tailerrak, bizikleten zirkuitu bat eta paella herrikoi handi bat izango dituena.

Jarduera horiek direla eta, Zubi-muxuko biribilgunea eta Amutekoa lotzen dituen errepidea itxita egongo da 09:00etatik 15:00etara. Egoiliarrak bakarrik sartu ahal izango dira Stanley eraikinera, eta ordu tarte horretan ere ezingo da Alkain inguruan aparkatu.